martes, 18 de abril de 2017

16 URTE
16 urte, erraza dirudi! Zenbat  esperientzia bizi ditudan! Adin bat, non ez dakit nor naizen ezta non nagoen. Adin bat, non ez dakit zer egiten dudan munduan. Galduta egoten naiz denbora guztian, norabiderik gabe.
Goizero altxatu ohetik eta egun guztiak berdinak ikusten ditut. Komunera joan, ispiluan begiratu eta egunero noizbait desberdin ikusten dut. Nahiz eta orduak eta orduak ispiluaren aurrean eman, ezin dut nire burua ikusi. Eguna doazen heinean, dena ondo dagoela erakusten dut, gezurra izan arren. Isiltzen naiz, beti.
Urteak doazen heinean, frustrazioa beldur gehiago dakarkit. Hodei beltz bezalakoa da nire burua. Frustrazioa, frustrazioa, frustrazioa… beti nire buruan. Ispilura joan, begiratu, eta dena lauso ikusten dut, etorkizun bat gabe.
Gauea etortzen denean, ohean etzan eta dena ahazten dut. Nire gorputzari funtzionatzea ahazten zaio, urtero bizitzen ditudan momentu edergarriak ikusten ditut nire buruan, telebista bat izango bazen bezala.

Adinaren gauza bat dela pentsatzen dut, hau da, egun batean dena aldatuko dela uste dut. Horregatik bizitza bizi behar dut, 16 urte ditudala!

lunes, 9 de marzo de 2015

BARRIA

Barria, monasterio bat da, Alaban dagoena. Gu joan ginen Ecoschoolekin, otsailak 23-tik 27-ra. Ecoschool proiektu bat da ingelesa eta birziklapeneko informazioa ikasteko.

Bertan,monitore batzuk zeuden, ingelesak zirenak. Aktibitate asko egin genituen, beti ingelesa hitz egiten. Goizeetan dantzatzen genituen 3 abesti denok  batera. Gero banatzen genituen hiru taldeetan aktibitateak edo tailerrak egiteko. Hiru taldeak zuhaitzen izenak zituzten: Holm Oak, Beech eta Oak. Ni Holm Oaken partea nintzen.

Egia esanda, oso ondo egon zen. Gutxiena gustatu zaidana aktibitate guztiak monasterioaren barruan egin behar genituen, eguraldi txarragatik. Baina hori kenduta, beste guztia oso ondo egon zela iruditzen zait.


Ondorioz, bikain pasatu nuen eta berriz joango nintzen pentsatu gabe. Aste oso dibertigarria izan zen!

domingo, 8 de marzo de 2015


ARGUDIOZKO TESTUA

Emakume asko haurdun geratzen dira nahi gabe. Orduan, bakarrik abortatu egin ahal dute. Jende asko abortoaren kontran dago, gizaki baten bizitza kentzen delako. Hori dela eta, ni abortoaren alde nago.

Nahiz eta jende askori ondo iruditu, leku askotan debekatzen ari dira bizitza asko kentzen duelako. Ondorioz, jende asko haserretzen da eta ume asko kalean uzten dute.

Horrez gain, ikerlari asko hainbat forma bilatzen ari dira emakumeak haurdun ez geratzeko. Horren arabera, egunero bizitza asko salbatzen ari dira.


Beraz, ikerlariek forma bat sortu arte, nire iritziz emakume bat haurdun geratzen ba da nahi gabe,  abortatu egin ahal du.